XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Protoi baten propietate bereizia eta elektroi batena ezberdinak direlarik, izen ezberdinak emango dizkiegu: protoiak karga elektriko positiboa izango du eta elektroiak karga elektriko (propietate bereizi) negatiboa.

aldarapena.

Positibo eta negatibo izenak ematea, nahikera hutsezkoa da eta berdin izan zitezkean beste edozeintzu izen ere.

Legea: Zeinu berdineko kargak alkar alderazten dutu eta zeinu ezberdineko kargak alkar erakartzen dute.

ATOMO NEUTROA.

Esan dugu, era normalean den atomo batek, protoiak eta elektroiak kopuru berdinetan izaten dituala.

Era honetan den atomo bat neutroa dela esaten da, eta bere inguruan ezarritako protoi nahiz elektroi bat erakartzeko edo alderazteko ahalmenik ez du.

Izan ere, pentsa dezagun atomoaren ondoan elektroi bat ezarten dugula: atomoko protoiek elektroi hori erakartera egingo dute baina elektroiek alderaztera.

Eta batzu eta besteak kopuru berdinean dituelarik, erakarle eta alderazle indarrak berdinak izango dira, beraz alkar ezabatuko dute.

Era neutroan (protoi eta elektroi kopuru berdindun) den atomo batek ez duenez erakartzen nahiz alderazten, bere karga osoa, hau da, protoien positiboak eta elektroien negatiboak batuz, hutsa dela esan ohi da.

Indar erakarleak edo alderazleak eragiteko propietateari karga elektrikoa deritzaiola gogoratu behar da.